XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) Diru-gaietan edo bankuko gaietan ospe eta lanbide-eskarmentu handia lortu duten pertsonen artean izendatuko dira Lantalde Eragileko lehendakaria, lehendakariordea eta beste kideak. Erkidegoko estatuetako gobernuen adostasunez, estatuko buruen edo gobernuko buruen erabakiz, Kontseiluaren gomendioa oinarri dela, eta Europako Parlamentuari eta EBZko Gobernu Kontseiluari aholkua eskatu ondoren.

Kideon agintaldia zortzi urtekoa izango da, eta ezin izango da berritu.

Erkidegoko estatuetako herritarrak baino ezin dira izan Lantalde Eragileko kide.

113. artikulua (lehengo 109 B artikulua)

1.- Kontseiluko lehendakariak eta batzordeko kide batek EBZko Gobernu Batzordeko bileretan parte har dezakete, baina boto-eskubiderik gabe.

Kontseiluko lehendakariak mozioa aurkez diezaioke EBZko Gobernu Kontseiluari, eztabaidatu dezan.

2.- BZESren helburuei eta eginkizunei buruzko gaiak eztabaidatzeko diren Kontseiluko bileretan parte hartzeko gonbitea egingo zaio EBZko lehendakariari.

3.- EBZk urtero txostena bidaliko die Europako Parlamentuari, Kontseiluari eta Batzordeari, baita Kontseilu Europarrari ere, BZESren jarduerak eta aurreko urteko eta urte bereko diru-politikak direla-eta. EBZko lehendakariak aurkeztuko die txosten hori Kontseiluari eta Europako Parlamentuari, eta eztabaida orokorra sortarazi dezake parlamentuak oinarri horren gainean.

Europako Parlamentuan eskumenak dauzkaten batzordeek EBZko lehendakariari eta Lantalde Eragileko kideei entzun ahal izango diete, Europako Parlamentuak eskatuta edo beren ekimenez.

114. artikulua (lehengo 109 C artikulua)

1.- Barne-merkatuaren jardunerako beharrezkoa den neurrian Erkidegoko estatuen politiken koordinazioa sustatzeko. Diru Lantaldea sortzen da, eta aholku-emaile izango da.

Diru Lantaldeak eginkizun hauek edukiko ditu:

- Erkidegoak eta bere estatuek daukaten diruaren eta finantza-egoeraren jarraipena egitea, baita Erkidegoko estatuen ordainketa-sistema orokorrarena ere, eta aldian-aldian horien berri Kontseiluari eta Batzordeari ematea:

- irizpenak ematea, bai Kontseiluak edo Batzordeak eskatuta, bai bere ekimenez, aipatutako instituzio horientzat:

- itun honetako 207. artikuluan xedatutakoaren kontra jarri gabe, 59 eta 60. artikuluetan, 99. artikuluko 2, 3, 4 eta 5. idatz-zatietan, 100, 102, 103 eta 104. artikuluetan.